Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1 zatarki adlag era zatarrean.
Idatziriko Jainkoaren hitzak nonbait aurkitzen badituzte, ahal duten gehiena benera ditzaten eta, ongi jarri gabe nahiz nonbait zatarki lurrean zabalduta baleude, [...] bildu eta berriro bere lekuan ezar ditzaten, hitz horietan ohoratuz esan zituen Jauna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.
2 zatarki paper iz zatar papera.
Zatarki-papera kendurik, zahato ondo bete bat atera du paketetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Zatarki-papera koipeztatu batez bilduriko pakete bat darama besapean, eta altxorrik preziatuena balitz baino areagoko babesa ematen dio. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.