Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zatar2 1 izond itsusia, itxura txarrekoa. (pertsonak)

Argi eta garbi erakusten zuten nolakoak diren gizonezkoak: baldarrak, landu gabeak, zatarrak, etxea gobernatzeko ezgaiak, bihotzaren esanei gorrak, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Emakume xehe, txikitxo eta zatarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Ez zen tipo goapoa, izatekotan ere zatar samarra zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

-Orduan ere, umeak ginenean, zatarra eta gaiztoa hintzen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 105. orr.

Alderantziz, andreak beti zaharrak eta zatarrak dira denak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 26. orr.

Ez zinen haserretu nirekin, ezpada zeure buruarekin: zakarra, zabarra, zatarra deitzen zenion, neure harriduraren aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.

Sexualitateak, zentzuak eta beheko ahalmen guztiek hesitzen dute eta behartzen gizakia, kale bazterretako jende zatarrekin hartu-emanak izatera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Zatarrenarekin dantzan.  Berria - Kirola   2004-01-07

2 (gauzak)

Eliza hau zatarra da; Pasaia Zaharra tristea da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.

Erromesene inguruetako lurretan goratu zituzten Azpilgo lehen etxe zatar itsusiak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 121. orr.

Horrela, orobat, Fez edo Marrakex bezalako hiriak, non etxerik zatarrenak ere sekreturik miresgarriena gorde dezakeen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 220. orr.

Antigua alderago, errepide zaharraren aldapan gorakoan, "La Fe" kare-fabrikatzar zatarra ere aurrean izan uste nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Negoziante zuri, gaizkile makur eta abenturazale lapurrez mukurutu eta kutsatutako hiri zatar beldurgarri haiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

Hiri industrial zatar hartako kanposantuan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 73. orr.

Eder eta sendo iruditutako mundua zatar eta kaskar omen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Abar batzuk, ia erdi erretako pala zatar bi, ta labe-ohea garbitzeko ipizkia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Atera itzan kopak, eta gorde baso zatar horiek!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 107. orr.

Lurrean, alfonbra zatar eta latz haren gainean lo jarraitu zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 29. orr.

Panpinak eurak ere zatarrak dira.  Berria - Kultura   2004-09-17

Athleticen elastikoa ezberdina da, polita edo zatarra.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

Oinutsik ibiltzen zen, abitu zarpailez jantzita eta gerriko zatarrez lotuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 467. orr.

Piltzar zatar eta zikinez jantzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 383. orr.

Ez da keinu zatarra?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 227. orr.

Gauza zatarrak esateko zaletasuna zuen, eta tranposoa zen jokoan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 230. orr.

Bilboko Lore Jokoetan Unamuno-k 1901eko abuztuko 26 gauean harrotu zituen hautsak, bere jokabide zatarragatik ere bai.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 101. orr.

Rafael Ibarguen alkatearen jarrera «zatarra» kritikatu dute garbitzaileek.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Zentzugabekeriak esaten zituzten, txikikeriez harrotzen ziren, irribarre zatarrak egiten zituzten, eskaleek bezala jokatzen zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 195. orr.

Hitz zatar eta berba lizun artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Ez zion sekula inori hitz iraingarri edo zatarrik zuzendu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.

Errazagoa delako hitz zatarrak esatea idaztea baino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Ezin zion segitu hizkera akademiko zatar haren jario motelari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

Sozialdemokraziarena ez zela hain ideia zatarra, ez geniola hitzari beldurrik izan behar.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Kolpe zatarra buruan hartu, eta hil egin da.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 141. orr.

Absenta higuingarriak eta belarmin gaiztoak, ostera, ahoa okertzen dute zapore zatarrez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

3 (adizlagun gisa)

Zatar nenbilen, tontolapiko bihurtzen ari nintzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 52. orr.

Zartailuari eragin eta zatar esan zien: [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 256. orr.

4 zatar-zatar izond oso zatarra.

Eta Carlos, Felipe edo Duncan erregearen iloba zatar-zatarra zen; edo zatarra ez, demagun ez zela fotogenikoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 112. orr.

Haren emazteak fisika irakasten zuen beste fakultate batean eta zatar-zatarra zen, kokotsik gabeko emakume horietakoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

· Karpeta urdina besopean zeraman, zatar-zatar eginda.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxe zatar (3); hitz zatar (4); zatar samarra (3)

modu zatarra (3); zatarra da (3); zatarra izan (3); zatarra zen (6)

hitz zatarrak (9); zatarrak dira (3)

hitz zatarrik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus