Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehergailua esku artean zartatu zitzaioan, eta akabo! Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 73. orr.
Zartatu zen bonba bainan ez zuen hil diktadorea. Herria 2004-07-29
Kunarren bi bonba zartarazi eta sei soldadu hil dituzte talibanek. Berria - Mundua 2006-02-11
Galarretako zerga etxea mila pusketa erraustu zuen bonba bat zartatu zen prentsaurrekoaren gau hartan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 43. orr.
Bagdaden zazpi pertsona hil dira, ekintzaile suizida batek bonba-auto bat zartarazi ondoren. Berria - Mundua 2004-09-23
Borrokatu egingo nintzen sutan zeuden mendi-mazeletan behera bidea irekitzeko, igeri egingo nuen leherkariak zartatzen ari ziren aintziretan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 120. orr.
Zeuzkan hirurak errekisatu genizkion, Bilbon ibiliko ziren oraindik bonbaren batek zartatu ez baldin bazituen, baina lorategiko sarreran zeuden haietarik bat baino gehiago bereak ziren segur, Frantziatik ekarriko zituzten, Chevrolet berri hura. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 59. orr.
Lehergailuz egindako atentatu batek Richard agentzia inmobiliarioa zartatu du Kanbon. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 77. orr.
Katalinaren etxea txiki-txiki egina zegoen; teilatua granadek zartatua, ateak eta leihoak ondo-ondo itxiak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
Dinamita ebasteaz eta arma indartsuen erakusteko balio izan zuen prentsaurrekoaz geroztik, zartatu ziren posta bulegoak, lantegi multinazionalen atarriak, etxe-saltzapen agentziak, zergategiak eta jendarmeriak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 36. orr.
Lau haizeetara zarta zitekeen sumendi birtuala bainintzan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.
Santakrutzen gerrillarien bila abiatu dituk zartatutako zubiaren hondakinen inguruko mazeletan gora. Txillardegi «Putzu», 1999 - 92. orr.
Eraso egileek agenteak hil egin zituzten eta egoitza zartarazi zuten. Berria - Mundua 2004-12-29
· Kutxak zartatu, eta florin berriz beteriko poltsetan murgildu zituen eskuak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.
Adreiluak eztanda egin zuen kristalaren kontra, eta mila zatitan zartatu zen leihoa. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 75. orr.
1986ko otsailean, Marcosen kontrako Edsa iraultza zartatu zelarik, Dongek itxaropenez beteko manifestaldietan parte hartu zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 205. orr.
Orduan ere dutxapean zartatu zen, hazia urarekin nahasten zitzaiola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.
Irriz zartatu zen androidea. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 162. orr.
Gizenak, izugarriak, larrua zartatzeko zorian, gaueko tripakada prestatzen ari dira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.
Suaren, gauaren eta dinamita zartatuaren usaina maite zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 8. orr.
Hiru miliziano auto zartatu bateko gurpilak konpondu nahian. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 154. orr.
Une hartantxe, lurra dardaran eta zartatzen hasi zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 212. orr.
Lurrikara izan zen eta harkaitzak zartatu egin ziren. Elizen arteko biblia Mt 27,51
Eguzkia ilundu egin zen, harriak zartatu, hilobiak ireki. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 175. orr.
Branka hondarretan sartua gelditu zen, mugiezinik; txopa, berriz, zartatuz zihoan olatuen kolpez. Elizen arteko biblia Eg 27,41
Aldarea zartatu egin zen eta errautsa aldaretik behera isuri. Elizen arteko biblia 1 Erg 13,5
Igeltsuz egindako zarpeatuak zartatu egiten dira horma horietan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Zeren eta berez zuku handikoa den karea lastoarekin nahasten denean, hain indar handia hartzen baitu, non ezin izaten duen zartatu gabe lehortu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.
Eguzkiak sikaturiko eta ur faltak zartaturiko lur haietan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.
Eguzkiak egosten dituen, izotzak zartatzen dituen harri horien artean bueltaka ibiltzen dira. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 251. orr.
1642an, Montgateko elizako dorrea zartatu zuen goitik behera ekaitzak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.
Goxotasun eta ahalkearen berniza zartatzen hasia da; ez dut jada ezagutzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.
Hirurogeita hamarreko urteetan, ordea, pitzatzen eta zartatzen hasi zen jarraitutasun eta linealtasun hori. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Aulki gurpildunaren karrankak isiltasuna zartatu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.
Haurtzaroko denboraren izkina herdoilduen erdian, isiltasuna zartatzen, beldurra pitzatzen, bizitza makal hura suntsitzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 80. orr.
Harkaitz zartatu eta gogorrak ageri ziren han eta hemen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.
Baserri zahar baten teilatu zartatua ageri zen ezpondaren goialdean. Atzean gelditu dira muinoak, argi leunpean, beren baratze-mailekin, beren olibondo zartatu eta mahatsondoekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.
Hatz-mami zartatuetan igar zitekeen urte askotako klarionaren arrastoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.
Azken bi galdera hauek irribarrea ekarri zuten ene ezpain zartatuetara. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 139. orr.
Ispilu handi, pitzatu eta zikin baten azpian harrizko konketa zartatuen ilara bat zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.
Haien azpian paretetako zuri zartatua baizik ez nuen ikusterik izan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 218. orr.
Ahots zartatu hori primeran egokitzen dela akustikoekin. Berria - Kultura 2006-02-26
Dendaren inguruko berri eta nobedade guztiek estali egin baitzituzten Sergio eta Sararen arteko harreman zartatuen arraildurak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 66. orr.
Beti zegoen etxe zahar hartan zer konpondu, zer zaindu, beti zirrikituren bat, zartaturen bat. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 15. orr.
Ohol beltzez eginiko eskailera topatzen duzu, baldarki moztua, eskoadran ozta paratua, mailek zartatu zabalak erakusten dituztela. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.
Hiru kareorezko geruza eta beste marmolezko beste hiru geruzarekin lana ondo sendotuta dagoenean, ez da ez zartaturik eta ez bestelako akatsik sortuko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.
Zarpeatuak egurrezko trenkaden gainean egin behar direnean, ezinbestez gertatuko da zeharkako eta luzetarako piezetan zartatuak ateratzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3330. orr.
Begiak sutan, gaitziduraz eta bere buruaren aurkako gorrotoz; ezker eskua eskuin eskuarekin zartatzen hasi zen, esku hari errieta ematen ari balitzaio bezala hatz bakar hura altxatzeko ausardia eduki izanagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.
Buru-tente doa, gorantz begira, Munnings jaunaren atzetik egin zuen bezalatsu, zigor-makilaz zartatu zuen eskola-egun hartan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.
Garrasi egin, eskuez izterrak zartatu, eta lantuka hasi zen: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.
auto bat zartatu (4); bi lehergailu zartatu (4); bonba bat zartatu (3); bonba zartatu (3); harkaitzak zartatu (3); lehergailu bat zartatu (8); lehergailu zartatu (5)
; zartatu da (8); zartatu dira (3); zartatu gabe (3); zartatu zen (17)
bonbak zartatzen (3); zartatzen dira (5); zartatzen hasi zen (3)