Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zartateko 1 iz zartakoa.
Gorputz puska lurrera amildu zen, zartatekoek eta keak hautsi balute bezala. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.
Estropezu egin eta berna-hezurrean zartateko ederra hartzeko moduko kartela. Berria - Harian 2005-04-01
-Begira, Claire, nola egiten den -esan zuen Etelka Springerrek, eta zartateko azkar batez kendu zion buru gainetik kapela. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 0. orr.
2 irud/hed
Badira ikusi eta batera zartatekoa ematen dizuten tituluak, zergatik ohartzeak arnasaldi luzea eskatzen badu ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 28. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
zartateko handia (3)