Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zartarazi, zartaraz, zartarazten 1 du ad zartatzera behartu, leherrarazi. (bonbak eta kidekoak)

Ekintzaile suizida batek bonba-auto bat zartarazi zuen une horretan jendetzaren aurrean.  Berria - Mundua   2004-10-01

Lurrean nentzala inguruan zartarazi zuten mortero baten metrailak bete-betean harrapatu zidan, ordea, eskuin eskua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Bastiako altzari denda batean hainbat lehergailu zartarazi zituzten, kalte material handiak eraginda.  Berria - Mundua   2006-01-14

Palestinar batek soinean zeraman lehergailua zartarazi zuen eta, bere buruarekin batera, israeldar soldadu batzuk hil.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 174. orr.

Artisau bonbak zartarazteko detonagailuak, premiazko hari, bisa eta alanbre puskak oro.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

2 (zerbait lehergailuen bidez)

Telleria madarikatuaren monumentua zartarazteko materialaren bila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.

Lehergailuak airetik zartarazitako eraikuntza.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

Nazio Batuen Erakundeko langileak bezero dituen taberna bat zartarazi zuen talde armatu batek.  Berria - Mundua   2006-01-03

Aurreneko autoa goizean zartarazi zuten polizi etxe baten aurrean.  Berria - Mundua   2004-11-30

Lehergaiak ezkutatuta zeramatzan ekintzaile suizida batek bere burua zartarazi zuen Irakeko Poliziaren erreklutatze bulego baten sarreran.  Berria - Mundua   2006-01-06

Jostagarri baita kanoigilea bere bonbak zartarazia gertatzea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 236. orr.

Bost laguneko komando batek lehergailuz zartarazi zuelarik AEBetako kontsuletxearen ate nagusia.  Berria - Mundua   2004-12-07

· Pikatxoi kolpe batez estalkia zartarazi, eta hezurdura gehiegizko luze bat ikusi genuen, ahoz gora etzana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus