Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zartaldi iz zartakoa.
-Ada, ez dun hori, sinets iezadan! -une hartan burura etorritako tximist-zartaldi baten moduko ideia bat adierazi nion segidan-. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 91. orr.
Errege-erreginen ohorezko esku-zartaldia ez bide zen amaitzen, eta malkoak ageri ziren askoren masailetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 232. orr.