Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zartakoka 1 adlag zartakoak emanez.
Hortzak estutzen zituen, gorbata indarrez tenkatu, eta zorua zartakoka zerabilen zurezko sandaliekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.
Prostitutez jantzitako gazte batzuk elkarri zartakoka ari dira poltsekin, takoi luzeko zapaten gainean balantzaka. «Bizia lo», 2003 - 150. orr.
Gainerako mutilek, eserita, haren konpasa markatzen zuten, oinez eta bastoiez zartakoka. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Ez batak ez besteak ez zeramaten armarik, baina makila-zartakoka animalia amorratu haietako hiru garbitu zituzten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 65. orr.