Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontu pixka bat gehiago komeni zitzaion izatea makila eskuetan hartu eta zartaka hasi aurretik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 185. orr.
Euria leihoetan zartaka. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 158. orr.
Azken udako hosto zimeldu eta zimurtuak esekirik zeuden, aire tristean kirrinka eta zartaka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.
Arreka eta zartaka eragin zion bere astoari. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 123. orr.
Unama guztietan haizea ziztuka eta zartaka dabilela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.
Txalupa olatuek zartaka zerabilten. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.
Bada halako plazer misteriotsu bat suntsipenean; sugarrek zartaka ekin zioten distiratsu, eta gizonok hormen kontra edo geletara jo genuen trumilka. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 222. orr.
Zuloari emon nizkion begiak luzaz, arratoi handiak urten behar zuen handik eta zartaka hasiko zitzaidan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.
Noiz hizketan noiz barreka ari ziren, euren belaun lodiak zartaka joz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.
Zartaka ekiten zion ibilgailuko saihets metalikoari, eskua leihatilatik at inarrosiz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Segur naiz egunero errepikatzen ziotela, zartaka emoten zioten artean, bere andreak adarrak jartzen zizkiola anarkista batekin. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 113. orr.
Puskatzerainoko txalo-zartaka hasi ziren gizon-emakumeak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.