Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tximinian eskegitako zartagina beste sukalde tresnarik ez zegoen bordan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.
Ama sukaldean aurkitu dut, arraina zartaginean jartzen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.
Xerrak atzera zartaginean ipini, eta, azkenik, perrexila eta tomate puskak gehitu zizkion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Zartaginean oilasko paparrak eguzki-lore oliotan erretzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 70. orr.
Irinetan igurtzi eta zartaginera bota ditu. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.
Platera tortillaren azpitik pasatu, eta zartaginera itzuli zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 119. orr.
Zartagineko olioaren borborrak isilunea eten zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 34. orr.
Zartagineko koipe kirrinkarira arrautzak botatzen ari zen bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.
Azkenik, zartaginetako frijikiek, baldin eta zartagin-izenik merezi bazuten halako pazi tripaundiek. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.
Neskak urdaia zartaginetik atera eta opila egin zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.
Zutik eta azkar afaldu dute, platerik zikindu gabe, zartaginetik bertatik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.
Buru gainean zartaginarekin eman baliote bezala sentitu baitzuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 162. orr.
Amerikar erako sukaldean, kobrezko zartagina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.
Aldamenekoa agertu zitzaion Raymondi eguerdiko otorduarekin, zartagin bete txerriki hotz eta arto-ogia. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.
Zartagina giderretik eusteko aukera iritsi zitzaidala iritzi nion. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 48. orr.
Legegileak zartagina kirtenetik eusten du, eta ezin die kontratuen %8 soilik mugagabeak izatearen ardura enpresaburuei egotzi. Berria - Harian 2006-03-28
Mundua den zartaginaren kirtena bera dago jokoan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 106. orr.
Troia aurreko grekoak hainbeste hertsatu zituen Apolok, non Krisesen hiraren zartaginetik Akilesen hiraren sura jauzi egin baitzuten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 143. orr.