Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zartadura 1 iz arraildura, pitzadura.

Hormei bazirudinan murmurrak zerizkiela tantaka, artesi eta zartaduren artetik iraziko balitzaizkie bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 85. orr.

Urratuak zituen, harramazkak, zartadurak, kolore askotako mantxak, eta baita labanaz egina zirudien ebaki bat ere, orbain itxurakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Ikusiko du azala puzten, pixka bat zartatzen, irekitzen eta, zartaduraren sakonetik hirugarren begi bat, irriz dagoen begi bat agertuko da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 256. orr.

2 irud/hed

Ferminek edalontzia hustu zuen eta alkoholak bihotzeko zartadura itxiko zion itxaropenean birikak estutu zituen, airerik gabe geratzen zela igarri arte.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus