Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zarrazoi (orobat zerrazoi) iz eguraldi oso lainotsua.
Eguraldia ez da erosoa izango, iparsortaldeko haizeak uluka joko du boladatan, eta zarrazoia egingo du, eta elurra jasa bizi bizian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 310. orr.
Segundo bat lehenago ikusten zituzten zuhaitzak urtuak ziren, portuko bokalea ixten zuen zerrazoiaren antzeko esnetasunean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.