Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zarrastelkeria iz dirua edo ondasunak zentzu eta beharrik gabe xahutzea.
Energia gehiago, kontsumo handiagoa, zarrastelkeria handiagoa, eta segi horrelaxe bazterra jo arte... Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.
Irtenbideak aurkitzeko eskaria nolakoa den ikusten dugu: kontsumo gutxiago, kutsadura gutxiago eta zarrastelkeria gutxiago. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Ingurumenari «kontsumoaren eta zarrastelkeriaren mesedetan» egin zaiolako kalte. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Ugaritasunaren adarra, zarrastelkeria, ustelkeria, zer ez. «Kuskue tanden», 2004 - 62. orr.