Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zarrastel 1 izond dirua zentzu eta beharrik gabe xahutzen duena.
Zarrastel haiek, Albert Matsonen emazteak zioena hitzez hitz aipatuz, den-dena xahutu zezaketen aitaren batean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 231. orr.
2
Hotzaren eta beldurraren eraginez dardarka zarenean, oihu egin behar duzu, sastakaiaz leihora aterarazi zugan bizi den jainko zarrastel barru-nagi bezain barre-eragile hori. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.