Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zarraparra iz nahas-masa.
Joanesek bazekien, basoa herrira bihurtzeko desioz erregearen lege-gizonekin sinatu zen hitzarmenaz geroztik, istilua eta zarraparra besterik ez zela herrian, nekazarien eta karrikakoen artean, bekaizkeria eta ezinikusi galanta baitzebilen bazterretan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.
Hiriko zarraparraz eta dena behetik gora irauli nahiaz gogaiturik, [...]. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 138. orr.