Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarpiatu, zarpia, zarpiatzen (orobat zarpeatu) 1 du ad hormaz eta kidekoez mintzatuz, kareorez estali eta berdindu.

Elurra bezain kare zuriz zarpiaturiko eliza berri baten gainean altxatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Aurrena elkarrekin nahastutako kare eta adreilu birrinduz zarpeatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Ipini zutik, tartea harez eta karez bete, eta kanpotik zarpeatu eta igeltsuz leunduz gero, ez zen adreilu beharrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Prezioa adostu eta apaizetxeko aurrealdeari zarpiatu berria eman ahal izan zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Oroitzapenotan murgilduta, puta bat irten zen horma zarpiatutako ezkaratza ilun batetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Ondoren pareta zarpeatuko balu bezala hautseztatu zion bizkarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.

2 (era burutua izen gisa) ik zarpio.

Zarpeatua zabaldu denean, berdindu bedi harearen ordez adreilu-hautsezko morteroarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Zarpeatua ematen zaienean, hezetasuna hartzen dute eta puztu egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Harrobiko harea, berriz, azkarrago lehortzen da eraikuntzetan, eta zarpeatuak iraun egiten du. Beltz hori ez da batere txarra izango zarpeatuetan erabiltzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Zinabrioa, zarpeatu-lanetan hainbeste erabiltzen dena, honela prestatzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus