Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon zarpailtsu bat igandeko egunkari bateko fotograbatuei begira zegoen; haren aurpegia lehenago nonbait ikusia zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 339. orr.
Ehun urteko atso zarpailtsu batek, hiru uraza ziztrin babesten zituen zeta arrosazko itzalkin hautsi negargarri baten azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.
Lanetik etxera zihoazen neska-mutil gaztez beterik zeuden Westmoreland Streeteko espaloiak, eta umegorri zarpailtsu batzuk zebiltzan, hara eta hona lasterka, arratseko argitalpenen izenak oihukatzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.
Zarpailtsu mordo bat agertu zen eta atzetik jarraitu ziguten Attarinen zokoraino. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 77. orr.
Biluzik, zikin, zarpailtsu agertuko naiz; dena eman ondoren itxura beldurgarria izango dut, betiko justiziaren heraldo mehatxugarria izango naiz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 154. orr.
Gorputza ez duzu horrela zaintzen, ihar-ihar eginik eta zarpailtsu jantzirik, gainerakoan errege bat dirudizun arren. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.