Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarpaildu, zarpail(du), zarpailtzen (orobat zarpildu g.er.) 1 da/du ad zarpail bihurtu.

Bizi beharrak hainbeste zarpailtzen gaitu denok ere... baina era berean indartu ere egiten gaitu, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 125. orr.

Gure jantzi eta oinetakoak ere zarpaildu egin zaizkigu hain bide luzean.  Elizen arteko biblia   Jos 9,13

Eroaren gisan sartu zen Henne errabinoaren langelan, arropa zarpailduta, txorimalo biziduna.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Traje bakarra zegoela egiaztatu ahal izan zen, eta hura, gainera, oso zarpaildua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 19. orr.

Ordurako zaharkituak zituzten lo-zakuak eta larruzko jantziak zarpailduak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 180. orr.

Zer esanik ez, kapak urratuta eta zarpailduta atera ziren handik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.

Halako itxura fantasmagorikoa zeukan etxe osoak: hormak zarpailduta, igeltso puska eroriak, trasteak bazterretan pilatuta...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 10. orr.

Geltokia bera, hiri hain mignon honetan, erabat zarpaildua eta hondatua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 207. orr.

Hodei zikinak lasterka zihoazen, teilatuen arrasean kasik, zarpailduak, tximistorratzen puntetan katigatu eta urratu izan balira bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

Gure jantzi eta oinetakoak ere zarpaildu egin zaizkigu hain bide luzean.  Elizen arteko biblia   Jos 9,13

Denbora asko neraman orri-pasa, eta liburua zarpailduko niola pentsatzen ari zen, antza, gizona.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Katua lo alfonbra zarpailduaren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.

Arropa zahar zarpailduak, bizkarra euritik babesteko zaku zahar ireki bat burutik behera botea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 114. orr.

Dagoen lekutik ikusten du Balentin, agure etxegabea, poltsa zarpailduez inguratua.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.

Bananondoak makurturik daude: enborrak oblikuoak eta hosto luzeak lehortzera eskegitako galtza zarpailduen moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.

Leihotik begiratu, eta neure Putzu kale zarpailduari ("zarpaildua" baino okerrago, ederturik agertu arren; gihargabetuta baitago zalantzarik gabe) agur esan diot isilean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 98. orr.

Kotxea lando zarpaildu zahar bat zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus