Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarpa1 1 iz piltzarra, pilda.

Oinetako zahar eta birjosiak jantzi zituzten oinetan eta zarpa zaharrak soinean.  Elizen arteko biblia   Jos 9,5

-Zergatik duzu itxura deslaitu hori eta zer dira soinean dituzun zarpa horiek?  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 54. orr.

Longaineko botoiak lotu, galtzetako hautsa astindu, eta pixka bat apaintzen saiatu zen, zarpa beltz haiek nondik zetorren lau haizetara aldarrikatzen zutelakoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Han eta hemen jaten zuen, zarpa zaharrez janzten zen, eta, hala ere, sos batzuk izaten zituen sakela zulatuetan sartuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.

Zarpaz jantzirik eta alderrai ibiltzera ohitzea lortu du!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 475. orr.

Zarpaz jantzia etorri izan balitz, ahituta, etsita, ez zidan hain erraz hartuko gupidak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

Biltegietan gordetzen zuen hori guztia, eta han lizun eta zarpa bihurtzen zen dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

Gorpu batzuk izoztuak egoten ziren, zarpatik helduta itsatsita bezala gelditzen zitzaizkigun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Goiargiak joa sentitu zen Misiako errege Telefo hantxe agertu zenean, eskale-zarpaz jantzirik eta saski bat eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Zutik zegoen gizon bat ikusi zuten, ilea bizkarrean behera zuela, bizarra paparrean behera, begiak distiraz, eta zapi zarpak soinean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 291. orr.

3 zarpa-jario (orobat zarpajario) izond adkor zarpatsua.

Zarpa-jario eta sos bat nondik atera ez zekiela zebilenean ere burua gora mantentzen zuen hark.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 105. orr.

Hego haizeari ere pertsonaia bihurri, deabru, amorragarri zarpajario eta bazter nahasle baten irudia emanez bezela edo.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus