Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zargaldu, zargal(du), zargaltzen 1 da/du ad urteen ondorioz hondatu.

Zeharo zargalduta zegoen; zurbil-zurbil.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 225. orr.

Sukarrak eta itxaropen suminek zargaldurik zegoen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 137. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ispiluaren argi zuri gordinpean zimeldua ageri zitzaidan aurpegia, zargaldua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Gas-lanparen argi zakarraren azpiko ohe-ilarak, izarak behin eta berriro astintzearen ondorioz sortutako usain okaztagarriak, aurpegi lodiak, zargalduak, horiak, zuriak. Siriusen aurpegi zargalduan lehenengo aldiz ikusi zuen Harryk benetako irribarrea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Gizon zargaldu, gosetu bat zegoen, kamaina batean eserita, bertsoak kantatzen eta errezitatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 280. orr.

Zakur zargalduak...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus