Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emazte bat, beltzez bezti, zare bat besagainetik dilindan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 99. orr.
Emaztea zare bat besapean atera zen herritik eta Zuhalmendi auzotegirantz abiatu zen, itzuli baten egitera, astia hartuz, baratuz, fruitu pikorrak bildu eta zarean emanez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 148. orr.
Zarea betexea genuen, ene lagunarekin jin berriengana abiatu ginelarik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.
Zamariaren zareak mukuru beteta daude, eta zareen gaineko beste hainbesteko fardelak kulunka eginarazten diote. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 24. orr.
Ausartu izan balira, hartu otarreak eta zare handiak, eta hantxe abiatuko ziren bi agure haiekin ustekabeko egun-pasan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.
Hangar irekiaren maldan kabitzen ziren gainerakoak, mihimenezko zareak biltzeko prest. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.
Azkenik Martizek zarearen giderra landu zuen: hamar bat mihimen mehe plegatu zituen eta trebeki bihurdikatu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Bi emazteek erakutsi dauzkigute nola baliatzen ahal zen zumea: apaintzeko, zareen edo xapelen egiteko, ogiarentzat... Herria 2005-05-12
Martizek lurrean kukubilkaturik, mihimen gotorrenak gurutzean jarri zituen, zare zolaren oinarria osatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
-Pierrak zare-biltzen ikasi nahi baldin badu, aski du gureganatzea! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.
Martiz zare plegatzen ari zen, Nako mihimen punta erretzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.
Uhar bortitzek eta haizeak joaz beltzatu aurpegiarekiko gizon zardaia zare txirikordatzen hasiko zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.