Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ibaian arrain ugari egoten da: zarboak, tenkak, lutxo jatunak, karpa zilarkarak, perka hegalgorriak, aingira irristakorrak eta, batzuetan, lanparda txikiek zirikatuta, gaizkata sendoak ere igotzen dira ibaian gora, batzuk ehun eta berrogeita hamar kilokoak eta gehiagokoak ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Lutxo handi batzuk erakutsi zizkion, neurrien arabera paratuak; taula ezin garbiago batzuen gainean zeuden, tenka beltzaranen eta zarbo pila txikien ondoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.
Baditu zarboak, lamotak eta baita perkak ere. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 140. orr.
Urre kolore zorrotz horien erdian, zarboen eta perken otarreek, amuarrain sortek, xipa pilek, esparbelez harrapaturiko arrain zapalen multzoek zuritasun bizia hartzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Bi karramarro eta zarbo distiratsu bat ikusten ziren sarean katramilaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Zarbo handienak bizi ziren ur sakonetan igerian ibili eta gero, orain belarraren gainean atseden hartzen ari ginen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 137. orr.
Zarbo biribila, esaterako, Kaspiar Itsasoan eta Itsaso Beltzean hazten da, baina azken urteetan AEB Ameriketako Estatu Batuetan ere ugaldu da. Berria - Gaiak 2004-02-17
Axenariok nahiago du zarbo-arrantza. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.