Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarba 1 iz abar hostodunez egingiko sorta.

Baratze-lanetan balioko dizuten zarbak, makila luxeak, hagatsu, baba eta leka txut eusteko gauza izango diren zarbak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Sorginkeria guztien aurkako erremediotzat zeukaten zuhaitz dotore hau, eta bere abar eta zarbak estima bereziz zaintzen eta gordetzen zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Emankorra izan da gainera beti lizarra: zarba ugaria, azkarra eta baliosoa hazten du urte pare batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Egurrezko uztai-koroa batzuk prestatzen zituzten, haiei su eman, eta, zarbazko katapulta indartsuak medio, botatzen zituzten maldan behera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.

Primerako itxiturak egin ohi ziren gure baserrietan hurritzaren zarba tamaina ezberdinetakoekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lizarrari bere beteenean zarba-barda eta adar-makilak moztu eta zer edo zertxo bat lehortu orduko, ale!, hartu, eta kobara jaso.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txinan bertan, sendikoren bat hildakoan, ehortzi ostean, etxe inguruan sahats zarba bat landatzen zuten bere horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

Euskaldunok hemen etxeari teilatua ematean, erramu-zarbaz gaina koroatzen diogun bezala, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Hurritz-zarbaz landutako hesia egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Udaberriari agurra emateko lizar-zarbak ernaltzen eta berdexkatzen badira aurrena, urte eguzkitsu, epel eta lehorra omen dator.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

Ekaitzetan tximistetatik babesteko, basa-lizar zarbak eransten zituzten txabolen lau aldamenetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lizar zarbak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus