Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaratatsu 1 izond

Kantxaren mailan, berotasun hezean, jende xumeak eta zaratatsuak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 189. orr.

Andere Zorakeria zaratatsua da, tentela eta ezer ulertzen ez duena.  Elizen arteko biblia   EsZ 9,13

Maradona, azkenean, 1994ko Munduko Kopatik bota zutenean, futbol zelaiek erreboltari zaratatsuena galdu zuten.  Berria - Kirola   2006-04-18

Lehen koilarakada ahoan eman aitzin, mahaikide zaratatsuetarik bat zutitu zen, oihu sustatzaileen eta txaloen erdian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Baziren kolore guztietako katuak, kaiola bat bele zaratatsuekin, [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

DC-10 zaratatsu batek eten zion solasa, eta leihotik kanpora begiratu zuen bere hitzari eusteko prest.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.

Lagun koadrila zaratatsua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 170. orr.

Denbora luzean ibili ginen harrizko murru garaien arteko kale zaratatsuetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Toki jendetsu eta zaratatsua zen, epela eta kez betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Ingurune zaratatsuetan, gai da belarria, arreta bilduz, soinu batzuk hautatzeko eta gainerakoak ez entzuteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

New Yorkekoa, metro zikin, zaharkitu eta zaratatsua da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.

Wilmarth andereñoa gelara sartzearekin bat amaitu zen iskanbila zaratatsu hura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

Gauean, lehen orduan, beste manifestazio zaratatsu bat antolatu zuten 500 ikasle inguruk.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Gaur, protesta zaratatsua udaletxeko atarian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Martxoan mandragora batzuek festa ozen eta zaratatsua antolatu zuten hirugarren berotegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 211. orr.

Ekitaldi jendetsua eta zaratatsua izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Igor Gonzalez de Galdeanok jaso zituzten txalo zaparrada zaratatsuenak.  Berria - Kirola   2006-01-27

Barre ozen eta zaratatsua, egun bat lehenago sukalde horretan berean entzun nion gisakoa?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Gizonak hasperen zaratatsua egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.

Patioan bere txorrotxio zaratatsuak kantatzen jarraitzen zuen kanarioak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Hauxe bai derrepenteko zaparrada zaratatsu eta haizetsua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

Halako batean helizeen jirabira zaratatsua entzunen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.

Jendea hagitz minbera baita aktualitate zaratatsuenaren mamuekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 160. orr.

2 (adlag)

Handik gutxira, zaldun mozkote bat zaratatsu sartu zen margolanera, armadura eta guzti, bere ponyaren atzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Ez oso urrutira, flamenko saldo bat pausatu zen zaratatsu aintzirako ur ilunetan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 130. orr.

Landroverrean sartu eta ziztuka hasi ginen, atzamarrak ahoan, ahal bezain zaratatsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Bidelapurrak zaratatsu iritsi ziren Ekialdeko Bidea zanpatuz eta, gelditu gabe, Uraldeko Bidea hartu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.

Weasley andrea zaratatsu zebilen, gosaria arreta handiegirik gabe prestatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 35. orr.

Bihotza jauzika hasten zait metronomoa baino azkarrago eta zaratatsuago; ez dut besterik entzuten: iritsi da nire nekeen momentua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

protesta zaratatsua (3); zaratatsua izan (6); zaratatsua izan zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus