Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarataka adlag zarata eginez.

Emakumea zarataka, oihuka, arrantzaka hasi da bere ondoan makurturik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 215. orr.

Builaka eta zarataka ari ziren denak, ardoak gorturik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 33. orr.

Trena zarataka mendi-ibarretan barna igarotzen den bitartean, harmonium ttiki baten doinuak eta hiru haurren kantu minberak entzuten dira bagoi bete-betean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 144. orr.

Patioan jende ugari ikusten zen, denak alde batetik bestera zarataka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

Ganberaburuaren besaulkia zarataka mugitu zen atzerantz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

-Kaixo, Txilintxo! -esan zuten ume harrituek, zarataka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esan zuen zarataka (3); zarataka ari (6); zarataka ari zen (3); zarataka hasi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus