Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaran-belar iz belar landare ginbailduna, lore txikiak dituena eta sendagintzan erabiltzen den zuku erregarria daukana. (Chelidonium majus).
Bi hilabeteren buruan, banituen eginak berrogeiren bat analisi: fosforo-eduki handieneko landareak salbia, zaran-belarra eta perrexila ziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.
Untxietako batek baino ez zuen izan gluzemia-jaitsierarik zaran-belar erauzkinezko tratamenduarekin, baina handik aste gutxira tumor kozkor bat nabarmendu zitzaion lepoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.