Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain ez urte asko koipea zen ur hauetan ikusten zen gauza bakarra... eta zarama, hara eta hona zarama, mareak ekarri eta eramandakoa. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.
Zarama nonahi ageri zen, mordoka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 374. orr.
Erratza gelaren erdian egoten zen egun osoa, zaramarekin batera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 390. orr.
Etxesail zatar haien ostean lantegiak azaldu zitzaizkigun begietara, eta zaramaz beteriko hainbat eremu geroago. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 66. orr.
Zaramak isuritako gasaren bitartez, elektrizitatea lortzen dute Arabako Gardelegiko plantan. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Hartara, txakur hilak zaborretan utzi beharko lirateke asteburuetako gainerako zaramarekin batera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.
Medellingo zarama artean lorerik ere erne daiteke. Berria - Kultura 2004-09-24
Zaramara botatako apunte batzuk, goizeko ordu txikiak arte piztutako irratia, eta negozio kontu lohitsuren bat aipatu zizkion. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 86. orr.
Zarama biltzaileak beren kamioiekin, langileak lanerantz, mozkorrak etxera bidean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.
Jende gehienaren memoria zarama pilo bat besterik ez da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.
Yushio Travoltak zarama poltsen artean aurkituriko pertxa zilarreztatu batekin hamabi kanpaikada kosmiko imajinarioak markatzen ditu Williamsburg zubipean dagoen zabor-poltsaz osaturiko meta batera igota. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.
Hartzak ere menditik behera egin du, Renoko auzategi batean zarama-ontziak arakatzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.
Afrikatik heldu berria behar zuen haize erreak arrain ustel eta zarama hatsa zekarkigun. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.
Antzeko irtenbidea darabilte gogoan jakintsuek gaur egun hiri-zaramentzat, haietatik estu-estu eginiko bloketxoak egitea, alegia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.
Euri-zarama, gero eta lodiagoa, sare mardul-mardula. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.
Kondenatu zituztenetik [...] aita-alabek era guztietako eguraldietara ohitzeko egokiera izan bazuten ere, kalesako ibiltariak gogaitzen hasita zeuden etenik gabeko euri-zaramaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.