Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zarabanda (orobat sarabanda g.er.) 1 iz iskanbila, nahasmena.
Azken gauetan, ametsek bere zarabanda egin didate. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 149. orr.
Egunaz hasia nuen barne elkarrizketa segitu nuen gauaz eta lo tzar baten ametsek ideia eta itxuren zarabanda luzatu zuketen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 106. orr.
2 XVII eta XVIII mendeetako dantza, hiru aldiko konpasekoa eta erritmo geldikoa, suite klasikoaren osagai bihurtu zena.
Biolina eskuetan hartu eta jotzen hasten zen itsua, dantzarako piezak gehienetan, alemana ez bazen zarabanda, saltarelloa ez bazen gailarda edo-eta, etsi-etsian pabana bat, eta jendea inguratzen hasten zitzaion, ondoan zeuden biolin jotzaileak isilaraziz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.