Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zar-zar 1 etengabe ari den zerbaiten onomatopeia.

Gezurra zirudien kanpoko isiltasunak, bi egunez jarraian euria zar-zar etengabe entzun ondoren.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 150. orr.

Zar-zar, pausoa lar luzatu gabe, bideko hautsa batzen doa taldea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 13. orr.

2 zar-zar-zar

Propio bila joanda sekula aurkituko ez lituzkeen batek, xixa pare bat aurkitu du, zar-zar-zar ari zela.  Berria - Kirola   2006-04-06

Baina sua zarr-zarr-zarr lanean ari zuan, eta etxea behera zetorrela oihuak entzunik salto egin huen, eta belauna zisko egin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus