Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapuztaile 1 izond zapuzten duena.

Kausa, etiologia [...] beti edo gehienean da kausa eragozlea, zapuztailea, galarazlea eta ixilarazlea, hitzaren eta arrazoiketa garbiaren etsaia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Esan nezake nahi eta ezinak ematen dizun sentipen zapuztailea izan genuela hurrengo egunean, hirugarren moduluan kide bat hil zela jakin genuenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Esan behar zaio, adibidez, ez erabiltzeko adizki hori egoera intimoetan, intimitate-zapuztailea da eta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus