Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapuzkeria iz zaputzari dagokio egintza; aurpegi txarra.

Kontsumismoaren aurka hitz egitea gerra galdutzat dauka gaur askok, antigoalkeriatzat edo buru-argien zapuzkeriatzat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 109. orr.

Berak aurreko sendagilearen zapuzkeria guztiak sufritu behar izan zituenez, gauza logikoa iruditu zitzaion hurrengo zetorrenak ere bereak sufritu beharra.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

Agureari begirakune betizua josi zion eta, lehengo zapuzkeria antzeratuz, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.

Aiurri berezia, zapuzkeria, agian haurtzaro hitsa izan zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 141. orr.

Hortaz, haren zapuzkeriari jaramonik egin gabe erantzun nion, xalo: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 41. orr.

Utziko al diok behingoz ni salbatu nahiari?, horixe esaten ziet, eta orduan bakarrik uzten naitek bakean!”, ulertu dut esan nahi zidala, muturra bildu baitu zapuzkeriaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus