Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapuzgarri 1 izond zapuzten duena. ik arbuiagarri.

Ia ez zuten berbarik egin arratsalde hartan, azken asteetan bizipoza eman zien esperientziaren amaiera zapuzgarriak edozertarako gogoa kendu baitzien.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 100. orr.

Berak ez zidan konfiantza-biderik ematen, eta niri zapuzgarri eta erronka zitzaidan hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Itxarobide: [...] proiektua, normalean zapuzgarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 163. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Saioa G. hamaika urteko beratarrak ematen du zinezko eta arrazoizko erantzun bakarra, guraso eta andereño guztien zapuzgarria, eta honela dio: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus