Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ai, Beñat, nire bilobaordeko maitagarria, pairatu beharko dituk hik ere zaputzaldiak eta gogoerreak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 112. orr.
Hasieran ez zuen nahi, aurreko bisitaldiko nire zaputzaldia gogoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 102. orr.
Zaputzaldi betean egiten zituen lanok eta gehiago. Kontua da hilabeteak irauten zuten zaputzaldiak harrapatzen nituela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 282. orr.
Orduan, hitz eta pitz, elkarren zaputzaldia arintzen saiatu ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 246. orr.
Lehen soinu handia bazen txikia gutxiestea lortu zuena, Trinidadeko saio haien ondoren handiari zegokion zaputzaldia. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 70. orr.