Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenengo gutunei oinazea, amorrua, zaputza zerien. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.
Ulertzekoa da zure zaputza, zure frustrazio etsi hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 37. orr.
Isiluneen ondotik elkarri zaputzak eta purrustadak egitera ere iritsi ginen inoiz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 92. orr.
Etsia, nekea eta zaputza nagusi ziren giroan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 143. orr.
Gero eta istilu handiagoetan sartzen ari nintzen, zaputz moldakaitzaren erakutsiak eginez. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.
Normandiarrak ez zezan pentsa zaputzaren motiboa haren farfailazko korapiloa zela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.
Bai gauza ederrak ezaupidea, konfiantza, adiskidetasuna; bai, baina gauza eder askotxok bezala, zaputza, errea eta ustela oso bertan eta berekin dituztenak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.
Bestea ohartu zen nire zaputzaz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 55. orr.
Joandakoan ahaideei muzin egin zienez, itzulerakoan haiek zaputza itzuli zioten, baztertu eta zokoratu egin zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.
Ez-egitekoren bat egingo nion nik behin, ohartu gabe bada ere, eta hortik datorke haren zaputza. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 62. orr.
Zaputzen bat egiteko puntuan nago. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.
Lizek, berriz, txikitan bezalako zaputza harrapatu du. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 378. orr.
ETAren atentatu batek bertan behera utzarazi zuen manifestazioa, gutxi batzuen bozkariorako eta gehienen zaputzerako. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.
Zaputzean, beldurrean, errespetuan, azokan, bankuan, putetxean eta putetxe baten pare jarritako etxe-zuloko giro muzinduan ("ez da giro!”) dena da mesedez, eta orduan, hartu-emanak kendu-emanak dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.
"Goazen" esan nuen, eta Karmen joan zen aurrena, mauserra bizkarrean hartuta, zaputzean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 31. orr.
-Ispilu zikin hau gure egoeraren, gure zaputz sentimenduaren metafora bikaina duk. «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.
· -Egia bai noski -Basokoak berriz- baldin eta buruko adi argia nahastuko ez baligute muzin-zaputzek. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.
Aurpegiari begiratuta, begien bistan geratzen da neskato mimatua, zaputza eta berekoia dela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.
Piztia gaiztoak eta gizartean bizitzeko gai ez diren gizaki zaputzak baino ez dituzu topatuko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 150. orr.
Hemen aurpegi kopetilun eta zaputzak baizik ez dira ikusten, intziriak eta ahopekako kexuak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.
Diru-kontuak blokeatu zizkion, enbargatu, gure arteko epelena ere amorrarazi zuen erabaki zaputz baten bitartez. Berria - Kultura 2004-11-11
Husain, doi bat baretu ostean, lehengo hizketa molde zaputzari lotu zitzaion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 314. orr.
Zaputza zen neskaren aita nirekin; zaputza bere zakurra ere, gaizki moldatzen ginen Fürst hura eta biok. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.
Ederki dakit hori, bizitza dela handiena, baita nirea bezalako zaputza denean ere. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 84. orr.
Pavesek gorrotoa zien adioei, eta joatean beti bezalako agurra egin zuen, bere esku zaputzeko bi behatz eskainiz justuan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 189. orr.
Nik orain daukadan guztia bidaltzen dizut: nire sasoia, nire kemena, nire arnasa, nire gihar koxkor zaputzak. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.
"Koilarek giderrik ez zuten garaian" oxtabenan egona zela esaten zuen maiz, batzuetan zaputz, gehienetan harro. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 275. orr.
Sartu egin da, zaputz eta mesfidati, bere hanka luzeen gainean koloka. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 120. orr.
Pedromarik Migeli bisita egiten uzten zidan, zaputz eta muturluze, baina utzi egiten zidan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 145. orr.
Harekikoak zakar egitea edo bortitz eta zaputz errefusatzea ere ez zuen nahi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.
Norari begiraturik, zaputzago hitz egin zuen gero-: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.
-Ez dut ezer behar -esaten nion nik, zaputz eta zakar. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 80. orr.
-Txakur txikirik ere ez -Husainek, zaputz-. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.
Gogo-zaputz joan ez zaitezen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 42. orr.
Begitan hartuak zituen bai talde hura eta bai mundu osoa, zeren eta txoratuta zeukan mutilak ere zaputz egin baitzion. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.
Eskuetan froga garrantzitsu bat nuela pentsatuz iritsi nintzen komisariara baina komisarioak zaputz egin zion ipuin-bildumari edo, gutxienez, ez zion garrantzirik eman. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 112. orr.
Böhl de Faber-en ahaleginei gizarte espainolak zaputz egin die, eta Bartzelonako Europeo aldizkariak ere arrakastarik ez du izan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 27. orr.
Alemaniak berak, intelektualismoaren aginte-makila bere eskuetan izan badu ere, orain badirudi zaputz egiten diola. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.
zaputz egin (4)