Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaporegabe (orobat zapore gabe g.er.) izond

Hogei bat zilindrotxo gris zeuzkan barruan, gogor, koloregabe, zaporegabeak, eta ez zuen etiketarik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.

Pozoia -zerbait zaporegabea, arina eta minik gabekoa- zen bidea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Aparteko mahai-tresneria dotorean zerbitzatutako ogi-zopak bezain zaporegabea urte berriko otordua.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Kaleetako zarramarra zaporegabean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.

Honi esker hain adoreturik gertatzen da arima, non Jainkoaz kanpo zaporegabe eta mingotsa baitzaio dena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.

Bizitza bere kolorerik ilunetan, lizuntasun zaporegabe batez agertzen du.  Berria - Kultura   2004-03-13

Etxean apailatu 57 xingar peza presentatuak izan dira lehiaketara; epai mahaiak hamahiru baztertu ditu, zapore gabe edo freskoegi zirelako.  Herria   2005-03-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus