Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure amak, izan ere, zapoa botatzen zion arrain-zopari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.
Hori da hori maitasuna!", oihukatzen zuten arrandegietan etxekoandre eta jubilatuek, zapo eta bixiguen aho irekietatik soilik irten zitekeela zirudien harridura bozgoratu batez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.
Antxoa kuota funski apaltzen badio Europak Espainiari, honek eskaintza murritzagoa eginen dio Frantziari eta, legatz eta zapo kuota gutiago eskuratuko du. Herria 2003-11-13
Oilarraren, zapoaren eta berdelaren arrantza baimenak %28,5, %20 eta %23 murriztea proposatu du, zehazki, Bruselak. Berria - Ekonomia 2004-12-09
Laurehun gatzontzi, laurehun zotzontzi, haserreak harturiko ehun zerbitzari hara-hona korrika, karta luze samarra baina iruzurrez josia (onddoak txanpinoi, idia txahal, txangurroa zapo, etxekoa industrial), masibizazioa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.
Entsalada, perretxiko nahaskia, itsas-zapoa eta mamia. Berria - Kirola 2004-06-16
Horrelakoari serioski azaldu behar izaten zaio itsas zapoa ez dela inondik ere zapo mota bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 162. orr.
Arrain-zapoa zirudien. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.