Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zapoak jauzika ari ziren goroldio eta huntz artean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.
Gauaren isiltasunean zapoen kantua nabarmen entzuten zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 173. orr.
Denak elkarrekin berriz etxe aldera zihoazenean, zeruan izarrak dirdirka hasten zirela ikusten zuten, eta zapoak aditzen zituzten, ilunabarreko isiltasunean beren flauta-nota misteriotsua jaurtikiz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.
Zapoek kantari jarraitzen zuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 282. orr.
Illunabarrean klin-klon zebilen zapoa ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.
Begira hemen daukat umea, hankak zumea baino meheago, begiak zapoarenak baino irtenago... Jon Maia «Riomundo», 2005 - 45. orr.
Tapiaren eta Izagirreren apoa ez da txerrikortako ordotsa, putzuetako zapoa baizik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 42. orr.
Dyna Panhard batean ibiltzen ginen: zapo mutur-biribil luze bat, hori kanario-kolorea, aulkiak eskai zebra imitaziozkoak eta lapiko zaharraren hotsa. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.
Harro baina errezeloz, begiratzen naute zaldi gainetik, irrifar isilez agurka, poeta jadanik burgestu haren kantu lehor zatarra ahotan hartze hutsagatik, gusto zakarreko zapoa naizela adierazi nahian edo. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.
Kriminal hutsa naiz, zapoa, piztia zitala, eta erdeinu guztiak merezi ditut. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.
-Ez, baina pentsatu dut pertsona bakarrak irentsi beharko duela zapo hori. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 46. orr.
Amonak hitz emanarazi zidan ez niola zigarro erretzen utziko, baina... harrapa ezak ba zapoa buztanetik: ezin! Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.
Gu hamabost bat ginen eta zapo lo geunden. Berria - Euskal Herria 2004-09-14
Ahotik ahora erantzun nik, nire zapo-hizkeran. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.
Nola beste bideak ere -kontzeptuak bere baitatik sortzeak-, aparte euskarak horretarako ez omen duela aski kulturarik, onenean ere zapo-euskara batera bakarrik eramaten duen, euskarak ez du inolako irtenbiderik modernitatera. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 122. orr.
Beste batzuetan "Zapo-latina", "Italianismoak" "Helenismoak", "Anglizismoak" "Inge lays and sat", idazlearen asmoaren ildotik, agian neure partetik prozedurak gehixeago nabarmendu ditut. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 15. orr.
Sorgin solasa, sorgin erdara, zapo erdara (zapaerdera) eta ahuntz erdara (auntz erdera, auntz berbetea) dira "hizkuntza" honen izenak, eta horretan aritzen denak esaldi bateko silaba guztiek p kontsonanteaz errepikatu behar ditu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 158. orr.
Ez da harritzekoa ahuntz- eta zapo-erdara hitzak hizkera mordoiloa esateko ere erabiliak izatea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 159. orr.
Gurean erabili izan den zapo-erdara, ahuntz-erdara edo sorgin-solas deritzeten horietako batean moldatu dut testua. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.
Nik ezetz, ez nekiela, eta orduan argitu zidan bere zapo-erdara harengatik jarri ziotela goitizena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 87. orr.
zapo erdara (7); zapo latina (4)
zapoen kantua (3)