Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaplatu, zapal(tu), zaplatzen 1 du ad zaplada eman.
Mariok elastikotik heldu, eta esku ahur irekiaz di-da zaplatu du Natxo. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 22. orr.
-Mando gaztea duzu -dio Joxek mandoari lepoa zaplatuz eta Txamarrorri begiratu gabe. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 25. orr.
2 zapaldu.
Zilegi bedi, beraz, erantzunezko indarraren erabilera, herri honi bere eskubideak zaplatzen zaizkion artean, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 78. orr.
3 (era burutua izenondo gisa)
Guretzat ere galera ordezkaezina izanen da, eta Kantinplora Zaplatuaren Ordenako domina emango diogula jakiteak sendia poztu eta semeaz harro egoten lagunduko dizuen itxaropena daukagu. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 133. orr.