Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaplastatu, zaplazta(tu), zaplazatzen da/du ad zaplatu; zapaldu.

Zenbateraino ezagutzen nauala uste duk? -arrapostu dio Yolok airera histeriak zaplastatu dituela diruditen hitzak jaurtiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 325. orr.

Bakartasunaren sentimendu leherkorrak ez zaplastatzeko, noiztenka ernatzen zen ahots hori bera, ulutxa nahasi, aitaren ahotik herotsik gabe jazartzen imajinatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.

Murruaren kontra zaplastatzen zen, arropak tarrapataka kendu ondoan, gurutzefikatua izateko gertu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.

Horman zintzilikatu telefonoan 15 zenbakia zaplastatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus