Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina bat-batean zapla bota nion: [...]. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 14. orr.
-Ali Baba -zapla bota zion-, pobrearena egiten duzu, zuhurrarena eta txiroarena, eta urrea lakaritan neurtu beharra daukazu! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 97. orr.
Aitak aurki liburu azalak zapla itxi eta esango zuen: "Zer gertatzen da orain?”. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 183. orr.
Jâcques jauna zapla zutitu eta, su eta gar, garrasi egin zidan: [...]. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 99. orr.
Zapla erantzun Rondako maisuak: hiretzat eskazak, gizona, hiretzat eskazak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 11. orr.
Leihoa ireki, eta haize epelak zapla jo zuen aurpegian Ruche jauna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.
Eta zapla, ez bat eta ez bi, kartak eskuetatik kendu dizkit. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 121. orr.
Elkar zaintzen zuten, bestearen eskuan zapla jotzeko prest. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 401. orr.
Eskua eraman zuen kopetara, eta, zapla!, jo zuen kolpea, hartaz lehenago gogoratu ez izanaz damuturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 106. orr.
Galerada inprimatu berria bertzeekin pilatzerakoan gisako asotsa ateratzen zuen, zapla!, ukaldi bakoitzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.
Badatoz honantz, entzuten da arraunen zapla ur leunaren gainean, endaien plisti-plasta, irudi orokorrak gutxi du falta lirismo hutsa izateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.
Ez dut sekula utzi aurpegian kolperik eman diezadaten, baina esku-zaplak eta txapinez edo gerrikoz jotako kolpe arinak probatu nahi izan nituen, gustukoak ez, eta akabo. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.
Haren zapata takoidunek erauntsia zuten lehiakide, zapla-zapla, zein ozenago gertatuko karrapeko haurlauzen gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 404. orr.
Euskara ez dakiten arren, «harrigarria da, halaber, hauetako batzuk euskara batuari buruz-eta zapla-zapla iritziak ematen ikustea». Berria - Euskal Herria 2004-04-16
zapla bota (3); zapla jo (3)