Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapitxo 1 iz zapi txikia.

Irakasleak zurezko kutxa batetik beste disko bat atera, zapitxo batez garbitu eta gramofonoan ipini zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Gero, kondesa hil zen, jeneralaren ama, eta Ninik ozpinetan bustitako zapitxo batez garbitu zion bekoki zuri, hotz, izerditua.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 14. orr.

Zein tentagarri diren beren zapitxo argiekin, azala erakusten duten beren zapitxo arinekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 237. orr.

Hiru angeluko eta kolore ezberdinetako zapitxoa zeramaten paparrean esklabo horiek bereizgarri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 74. orr.

2 irud/hed

Ez liberal eta ez sozialista askok lotsaizunak estaltzeko zapitxo literario oportuno bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zapitxo batez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus