Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaping (orobat zapin) iz teleagindua erabiliz telebista kateak aldatzea.
Denbora-pasa ibili beharko du kate batetik bestera, zaping egiten. «Bizia lo», 2003 - 48. orr.
Gero eta gehiagotan jartzen da telebistaren aurrean, kate batetik bestera pasa eta pasa egiten, zaping zoroan. «Bizia lo», 2003 - 43. orr.
Telebista pizten dut eta zapin egiten hasten naiz, telebista kateak antzekoak dira leku guztietan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Noiz edo noiz, zaping eginez, berak ere harrapatu izan du programa hori. «Bizia lo», 2003 - 50. orr.
Telebista piztu eta zapin pixka bat egiten dut, filmak, teleberriak, dokumentalak, frantsesez, italieraz, ingelesez, alemanez. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.