Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zapero iz zahiarekin egiten den janaria, etxe hegazti eta txerriei ematzen zaiena. • irud/hed
Gogotik afaldu dut, pozik nago eta hainbestekoa iruditu zait zapero hau, nire mehatxua betetzen ari da. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 53. orr.
Inonoiz jan behar izan dudan zaperorik higuingarriena ematen zuten hemen, eta kexa gogorra egin nion zuzendariari. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.
Ez nion inori pasa, gauero emoten ziguten zaperoagaz batera joan zen hondakinen pertzera. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 90. orr.