Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapatu2 iz larunbata.

-Aizue, barkatu lehenago ezer ez esatea... baina asteburuan kontzertua daukagu, zapatuan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 87. orr.

Joan den zapatuan, bizpahiru orduz, argindar barik geratu ginen Mundakan.  Berria - Kultura   2004-07-31

Pentsamendu maltzurra etorri zaizu azalpenen erdian, zapatu gaua gogoratuz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 25. orr.

Zapatu arratsaldean haurra zaintzen du, hirira joaten naizenean erosketak egitera.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 73. orr.

Urte bi egin zituan ofizioa ikasten, egunez behar, gabaz soinua ikasi, zapatu iluntzean etxera eta astelehen goizean beharrera.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 51. orr.

Noizean noiz, Yolande ikusten dut, zapatu gauez.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 78. orr.

Normalean zapatu gauean etxeratzen naiz, beranduan, baina batzuetan domeka goizera arte ere geratu izan naiz.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 23. orr.

Zapatu santuz ere, elizan goizeko kanpaiak [...] jo arte, ezin zitekeen ogia egiten hasi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

Musikariek zapatuan jai.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Zapatuan, ez da lanik egiten fabrikan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 68. orr.

Zapatuetan ere eskola izaten genuen eta zapatua ipuinak irakurtzeko eguna izaten zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.

Zapatuko kontzertuan, kantu bat estreinatu zuen Mikel Urdangarinek.  Berria - Kultura   2004-10-19

Zapatuetako goatekeetan ezagututako mutilak, euren zirriak eta ausarkeriak atzean geldituak ziren.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zapatu arratsaldean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus