Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beldurrak airean, dardarka, txabusina eta zapatilak jantzi zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.
Elliek zapatilak kendu eta ohera itzuli zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.
Horregatik utzi zenuen soinekoa, horregatik ekarri zenituen zapatilak sandalien ordez. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 73. orr.
Gas pedalari atxikita daukat zapatila, Mack trailer bat aurreratu berri dut. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 108. orr.
Zapatilen zolaren ustezko eraldaketagatik. Berria - Kirola 2004-02-10
Abadiñoko Edu Mendizabalek ez du ukatu zapatiletako takoak «lijatu» zituztela. Berria - Kirola 2004-02-10
Tiralariek beti jardun dute nondik edo handik zapatilen atxikigarritasuna hobetzen. Berria - Kirola 2004-02-10
Txabusina jantzita, zapatilak oinetan. «Kuskue tanden», 2004 - 137. orr.
Halaxe geratu ginen denok urte amaiera hartan: buzoarekin zapatiletan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 127. orr.
Oinetan, kirol egiteko zapatila zuriak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.
Ondoan eserita, esate baterako, atso ileurdin bat genuen, etxeko bata zarpail eta zapatila beroekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.
Marka ezaguneko zapatila garestiak oinetan. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 19. orr.
Ia ilunpetan abiatzen da sukaldera, zapatila zaharrak arrastaka. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 26. orr.
Gaztaina-koloreko zapatila zarpailak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.
Buzo urdin bat eta udako zapatilak eman zizkiguten, ez barruko arroparik ez galtzerdirik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 127. orr.
Etxeko zapatiletan irten nintzen atetik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 188. orr.
Etxeko zapatiletan egotea funtsean egoera mentala da. Berria - Kultura 2004-04-15
Larruzko zapatilak -arabiar babutxen antzekoak- aldean, Ernest Hemingway Carlton hotelera iritsi zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.
Jaka sarrerako kakoan eskegi eta koadrozko zapatilak jantzi ondoren, eroso eseri naiz egongelan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 49. orr.
-Zure gorputzak beharko lituzke zapatila ukaldi horiek, gantza urtu dakizun. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.
Emakumeak dantza-zapatilak erantzi zituen eta kontu handiz sukaldea zeharkatu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.
Bakeroak, kirol zapatilak eta txandal antzeko txamarra. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.
Sinpatikoak dira untxi-zapatilak, kolore bizikoak, baina gutxitan izaten dute halako sorta bat fabrikan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.
etxeko zapatilak (4); kirol zapatilak (5); zapatilak erantzi (3); zapatilak jantzi (4)