Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zapategi iz zapata-denda.
Zapategiko atean, Tomas Atondok bidea moztu nahi izan zion semeordeari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.
Zapategian, akitzeraino egiten zuen lan Tomasen esku latzaren manupean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.
Numeroen laguntzaz egin zitzakeen buruketak, zapategi bat kudeatzeko edo larru saltzaile baten iruzurra saihesteko ziren doi-doia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.
Merezi izan ote dion aitaren zapategia utzi izanak, erregeren alde egiteko. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 40. orr.
Tomas Atondok noski zapategia itxi eta San Nikolas ate-ra jo zuen, familia guztiarekin batean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.