Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zapateatu (orobat zapatatu) iz espainiar dantza bizia takoi ukaldiz egiten dena.
Oinetara begira, zapateatuaren bizkortasuna jarraituz. Berria - Kultura 2004-03-20
Canales-ek ez zuen apenas dantza mailarik erakutsi, eta zapatatuaren dohainak ere ez zituen eskaini. Berria - Kultura 2004-10-01
Dantzatzeko irudi akademikoa azalduz eta gorputz enborra zirkinik mugitu gabe, zuzendariaren eskolako zapateatu ona eskaini zigun. Berria - Kultura 2004-10-01