Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zapatatxo iz zapata txikia.
Lurrean bilaka eta miaka, hanka susmagarri bat topatu nuen, itxuraz emakume-hanka, zilar-koloreko zapatatxoa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 165. orr.
Zapatatxo zilar-kolore arrunt polit hori. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.
Zeta beltzezko galtzerdi distiratsuen eta borladun zapatatxo gorrien dirdaia gizonen aurpegietan islatzen zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.
Antza denez, jaun nahiz andereak, Porte Champerretera joan asmoz, igotzen edo jaisten zirenean, metodo sistematikoz oinperatzen zizkion txarolezko zapatatxoak. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.