Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapatari (118 agerraldi, 37 liburu eta 4 artikulutan) 1 iz zapatak egiten dituen pertsona. ik zapatagin.

Jostunak eta zapatariak dira, larrua lantzen dute, erlojuak konpontzen dituzte, sendagaiak saltzen dituzte botiketan...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 29. orr.

Apodaka zen hiltzaile famatuena garai hartan Gasteizen, zapatari izandako polizia bat zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Irlandan jaio zen, eta zapatari gisa hasi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.

Bisita dezagun zapatari horren denda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 50. orr.

Zapatari aprendizak mira handia hartu zidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Halakoetan, zapatarien karrikako bere lagunak ekartzen ditu gogora.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Ikusiko duzu Apelesek zapatariari eginiko alegia txalotu horrekin erantzungo dizutela, zapatariak irudi bateko sandalian okerren bat zegoela ohartarazi omen zuen, eta gero, artistak okerra zuzendu zuela ikusi zuenean, belauneko anatomiaz iritzia ematera menturatu zen, orduan Apelesek, haserre mihiluzearekin, zera esan zion, Zapatari, ardura hadi heure zapatez, esaldi historikoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

2 (izenondoekin)

Zapatari judu baten denda bisitatuko diagu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Poeta ultraista izana zen Enrique, adibidez, eta Josep zapatari anarkista baten seme boxeolaria.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 102. orr.

Eta hartan ari zela, zapatari kopetatsu baten berri ematen hasi zitzaigun, eta haren dendaren helbidea ere esan zigun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lokala zapatari-dendatik oso hurbil zegoen, eta bezeroek derrigorrez entzun behar izan zituzten guk han ateratako zirriparrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

Hori bere jostun eta zapatari familiatik zetorren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.

Benetan pentsatzen nuen nahiko ongi hasia nuen zapatari karreran jarraitzea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.

4 (izenondo gisa)

Gure amaren anaia zapatari batek eta zerrategian mekanikaria zen beste batek askotan bota zioten aurpegira iritzi hori Federicori.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

Uda hartatik aurrera dirua irabaztearren osaba zapatariaren dendan jarri nintzen mutil.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 171. orr.

5 ibaietako intsektu hankaluzea.

Sasiak, inguruko sahatsak, ur geldoa, zapatariak...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 163. orr.

Horrelaxe ibiltzen dira ur gainean zapatariak!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 120. orr.

Ez duzu aurkitu ez zapataririk ez eta bestelako intsekturik ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 165. orr.

6 (izenondo gisa)

Zomorro zapatariek soilik ximurtzen eta biziberritzen dute uraren azala, etengabeko dantzan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osaba zapatariak (3)

osaba zapatariaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus