Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestelako ogibide batzuk ere badute tokia solairu horretan: artilearen prestakuntza, joskintza, errementaritza, zapatagintza, espartingintza eta abarkagintza, esaterako. Berria - Kultura 2004-03-26
Hazparnen baziren 1400 langile oraino zapatagintzan ari zirenak orain dela 50 urte... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 80. orr.
Ordu hetan familia horrek egiten zituen eliza artatze, zeinu joite, ilharri apaintze, zapataingoko ofizioa atxikiz. Herria 2003-11-06
Les Tissages du Saison enpresaren lehendabiziko jarduera izan zen zapatagintzarentzako oihalkiak fabrikatzea. Berria - Harian 2005-03-25
Ez zuen sekula Etxarrin horrelako mugimendurik ikusi, ordura arte langileak plantan eta sanoki lanean ari izanak ziren, beharrean gune industrialeko zapatagintzetan hilortzen ziren grebez burlatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.