Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lau zapartatze izan dira larunbatetik iganderako gauean, Bergara, Beasain, Elgoibar eta Soraluzen. Herria 2005-05-19
Zapartatze horrek kolpatu andana bat ere egin du. Herria 2004-04-08
Horoskopoek zenbaitetan iragartzen duten bizitza aldaketa errausle baten premia dudala, zapartatze erraldoia. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 70. orr.
Harresi ttipi bat iragan nuen etxe honen ingurua egiteko, eta zabalik aurkitu nuen beste aldetik, baina ikaratzeko maneran goitik beheraino zabalik, fatxada osoaren zapartatzeaz. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.
Marokan laugarren hil bat kondatu da ondarrik, español industrilari bat, Casablancan izan ziren bonba-zapartatze haien ondorioz: maiatzaren 16an zen hori. Herria 2003-05-29
Hamar kiloko dinamita zapartatze batek, Furianin, EDF eko etxe batean bulegoak jauzarazi ditu lantegiari kalteak eginez, bi auto eta berina asko andeatuz. Herria 2003-07-31
Jazarketa bada denetan, bonba, auto-zapartatze eta beren burua zartagailuz beterik jauzarazten duten kamikaz bolontariak. Herria 2004-02-05
Bagdad kapitalean berean lau jokaldi egin dira bonbez edo auto-zapartatzez, hilak eta zaurituak eginez andana. Herria 2004-07-05